Sartzeko errastasuna harritu zidan. Bakarrik ate bat bultzatzen. Usaina oso gogorra zen. Lehenengo txerritegira sartu ginenean txerri guztiak beldurtuta altzatu ziren. Bere begi tristeak begiratzen gintuzten. Oso txarto sentitu nintzen. Lotsa nuen ain espezie krudeletik parte izateagatik. Orduan bideoa grabatu genuen. Oso urduri hitzegin nuen, ikusten nuena azaltzen zaiatu nintzen, baina banekien ez zeudela hitzak hori azaltzeko. Beldur hori, sentitu behar duten mina … Gela bakoitzean sartzen ginenean ikara sentitzen nuen altzatzen zirenean. Lotsa sentitzen nuen haien aurrean, Veganoa izan arren, beraientzat zihur aski bakarrik beste zigorkari edo hiltzaile bat izango naiz. Horregatik ere txarto sentitu nintzen, ezin nielako lagundu. Espero dut zeozertarako balio izatea beren sufrimendua erakustea. Pausu bat izatea haien askatasunerako. Baina pena ematen dit pentsatsea haiek ez dutela inoiz ikusiko.