Egon garen basetxeen artean, lehenengoan sartu ginenean, nabe ilun batera heldu ginen eta metalezko zaratak entzun genituen, hor zeuden txerri eme gizajoak metalezko kaiola txikietan, ezin ziren mugitu. Baina sartzen ginenean altzatzen ziren, agian inoiz izan ez duten laztana itxaroten. Nabearen barruan ikaragarrizko beroa egiten du, ia ezin da arnasa hartu, txerri eme gizajoak bere iraizketen artean bizi dira eta arnasten dutena ia amoniakoa da. Bere aurpegiak etsipena erakusten dute, bere begiradak goibeltasuna eta menpekotasuna, baina haien albotik pasatzerakoan zutik jartzen ziren. Lur osotik bote hutsak zeuden, “txerri esperma” jartzen zuen hauetan.
Ernaldi tokia da, non abeltzainak hodi batekin bortxatu eta gero , haurdinaldi osoa pasatu behar dute, azkenengo astea izan ezik. Erditu baino aste bat lehenago beste kaiola batera eramaten dituzte, han leku txikia dute kumeekin egoteko. Leku honetan txerriak kateekin ere ikusi ditut, hor bere kumeak dituzte, baina ezin dituzte nahi dituzten moduan zaindu, bere alboan egon arren kaiola dela eta ezin dira elkarrekin egon. Haien arteko distantzia infinitoa dirudi. Ama guztiak bezala, txerriak urduri jartzen dira bere kumeetara hurbiltzen bazara, suposatzen dut bere kumeak babeztu nahi dituztelako, baina gatibu daude, haien begiradan ikusten dena, beldurra eta etsipena. Kume hauetako asko hilzorian daude, bere ama ezin du haiengandik ezer egin, indargabe begiratzen ditu, bera bakarrik kumeak sortzeko makina bezala tratatzen dute. Dozena erdi erdiketa eta gero hiltegian bukatuko duena.
Txerri kume zatiak lurretik daude, hilda jaio zirenak edo jaio eta gero laster hil zirenak, bere senideengatik irentsiak. Hau da eta izango da txerri emearen bizitza, horri bizitza deitu ahal bazaio, beste espezie bategatik zigortua, izakiena, printzipio moralak dituen bakarra. Hori da gure moralitatea.
Gero loditse gunera joan ginen, han txerriak adinagatik sailkatzen dituzte, bere amengandik banatu dituzte eta inoiz ez dute eguzkiaren argia berriro ikusiko, bakarrik kolpeka sartuko dituztenean kamioan, azkenengo bidaia egiteko, hiltegira eramango dituzten egunean. Loditse guneko airea ere oso kiratsa da, txerri ugari daude lurretik hilda, bere kideetaz irentsiak, iraizketak daude leku guztietan, gainera larruko gaixotasunak ikusten zaizkie, hesteak kanpoan dituzten animaliak ere ikusten dira, ikaragarria da, infernu bera , mina, poza, beldurra, goibeltasuna,etsipena… sentitzen duten izakientzat, haien artean ezagutzen direnak.
Ez izan parte honetan, animali errugabeen torturan, egin vegano.