Igualdad Animal | Organizaci—n internacional de derechos animales
InicioInformeVideosFotografiasTestimoniosPrensaContacto

Irantzu - Euskera

|   Jueves 27 Mayo 2010

Sartzeko errastasuna harritu zidan. Bakarrik ate bat bultzatzen. Usaina oso gogorra zen. Lehenengo txerritegira sartu ginenean txerri guztiak beldurtuta altzatu ziren. Bere begi tristeak begiratzen gintuzten. Oso txarto sentitu nintzen. Lotsa nuen ain espezie krudeletik parte izateagatik. Orduan bideoa grabatu genuen. Oso urduri hitzegin nuen, ikusten nuena azaltzen zaiatu nintzen, baina banekien ez zeudela hitzak hori azaltzeko. Beldur hori, sentitu behar duten mina … Gela bakoitzean sartzen ginenean ikara sentitzen nuen altzatzen zirenean.

Jon Mendi - Euskera

|   Jueves 27 Mayo 2010

Egon garen basetxeen artean, lehenengoan sartu ginenean, nabe ilun batera heldu ginen eta metalezko zaratak entzun genituen, hor zeuden txerri eme gizajoak metalezko kaiola txikietan, ezin ziren mugitu.  Baina sartzen ginenean altzatzen ziren, agian inoiz izan ez duten laztana itxaroten. Nabearen barruan ikaragarrizko beroa egiten du, ia ezin da arnasa hartu, txerri eme gizajoak bere iraizketen artean bizi dira eta arnasten dutena ia amoniakoa da. Bere aurpegiak etsipena erakusten dute, bere begiradak goibeltasuna eta menpekotasuna,  baina haien albotik pasatzerakoan zutik jartzen ziren. Lur osotik bote hutsak zeuden, “txerri esperma” jartzen zuen hauetan.

June Tomé - Euskera

|   Jueves 27 Mayo 2010

Izarren distira ikusten zen, eta iluntasunean bakarrik errepidetik pasatzen ziren kotxeen zarata entzuten zen, eta txori bat txioka.
Gure helburura heldu ginen, sentimendu asko nabaritu nituen, beldurra, goibeltasuna eta urduritasuna, basetxearen aurrean geuden, kanpotik nabaritu genezaken bakarrik basetxetik hurbil zaudenean nabaritu ahal dena, oso usain kiratsa.
Oso erraza izan zen sartzea, nabe bakoitza desberdina zen, erditzapen nabea, hazkuntzakoa eta loditzekoa. Guztietan gauza bera ikusi ahal genuen, beldurra eta goibeltasuna txerrien begietan.

Vive Vegano
Dona